Inoiz kontatu dut hemen Tokyoko sistema: kotxe baimena edukitzeko, aparkaleku bat daukazula frogatu behar (alokatua edo propietatean, baina bat gutxienez). Kotxe jabetza garestitzen da (asko), baina tira, 38 milioi pertsonako hiri batek duen funtzionatzeko modua da.
OTA sistemek ere funtzionatzen dute, behintzat Donostiako semiperiferian. 50 bat euro dira urtean? Pagatzen dugu hori eta auzoan aparkatzea ez da hain zaila. Luistxo 2016-01-19 10:10 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > Aupa, lagunok! > > Bidebarrieta kaleko espaloietan obrak dagoz edonun. Ez dakit zetako, > imajinatzen dot aparkatzeko lekua kentzeko zango dalako. > Bueno obrak dirala-eta, eta diran bitartian aparkaleku mordua kendu dabe. > Danak libriak ziranak. Zama lanetako ixa bat be ez! > > Obra bittartian zegaittik ez dabe lagatzen apartzen zama lanetako leku > hórretan? GAbaz gatozenok biharretik makiñatxo bat buelta emon bihar izaten > dogu leku billa. > > Ez dakagu dirurik garajerik erosteko, zama-lanetako lekuan ezin aparkatu > beranduago urtezen dogulako. > > Bueltaka ibiltziak dirua gastatzia ez ezik, kontaminaziñua eta zaratia > eragitten dau! Udalari bardin detsa? Ez dot aitzen! > > leire n, kokoteraiño! > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Luistxo Fernandez - [email protected] CodeSyntax (+34) 943 821 780 675 706 553 http://www.codesyntax.com Azitain Pol. 3-K Eibar E-20600
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
