Aupa! Egunotan Untzagan Espaiñiako futbol liga profesionalak joku/jolas batzuk jarri dittu udaletxe plaza erdixan
Atzo pasau nintzan bertatik eguerdixan. Kartel guztiak erdera hutsian (gitxi dagoz). Megafonixia be erderaz. Txarrena zan ume bateri zebizela galderak egitten, erderaz. Baiña galderagilliak euskalduna bihar zeban izan, "olentzero" ondo ahoskatzen zebalako, tz perfektuaz Udala zertan dabil hau baimentzen? Futbola dalako dana libre? Ez jakuen minimo batzuk eskatu bihar? Gainera kontuan izanda umieri daguala zuzenduta? Eta Eibarko ume GUZTIAK euskaldunak dirala? Ekintzak antolatzen ibili izan garan guztiok, badakigu zenbat kostatzen dan udaletxe aldeko plazan zeozer jartzeko baimena lortzia. Baina foballa danez, dana libre? Beste gauzatxo bat. Duan ekarri dabe? Eta pagau badogu, zenbat kostau jaku? leire n, zihero asaldatuta!
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
