Ba ez, Eneko.
Sentitzen dot, baina datu bixak zuzenak dira.

Loturara sartzia besterik ez zekazun (errezago, loturia nundik
datorren ikustia, DV).
Gipuzkoako datuak dira, "del territorio".
Liderrak gara bixetan.

a.




Eneko Astigarraga<[email protected]> igorleak hau idatzi
zuen (2015(e)ko urriak 9 10:43):
>
>
> 2015-10-09 9:01 GMT+02:00 Asier Sarasua <[email protected]>:
>>
>> Pisuerga Txirixokaletik pasatzen danez,...
>>
>> Futbolean ez ezik, langabezixan be liderrak gara Eibarren: %16,6
>
>
> Iturriak Liga sailkapena eta Landide badira datu biak okerrak dira.
>
> Futbolari dagokionez, Villarreal (16 pto), Real Madrid (15 pto), Celta (15
> pto), Barcelona (15 pto), ,Atlético Madrid (13 pto), eta Deportivo (puntu
> berdinekin, 12 pto) Eibarren aurretik daude. Ikus:
> http://www.laliga.es/liga-bbva#clasificacion_equipo
>
> Langabeziari dagokionez, Sestao (%24,1), Alonsotegi (%20,17), Ortuella
> (%19,5), Santurtzi (%19,2), Basauri (%18,47), Bilbao (%18,44), Oyon
> (%18,64),  Llodio (%18,43), ... aurretik daude. Ikus:
> http://www.lanbide.euskadi.eus/estadistica/2015-urtean-euskadi-osoan-udalerriaren-eta-lurralde-historikoaren-arabera-izandako-langabezia-hileko-laburpena/y94-estadist/eu/
>
> Oh: ulertzen dut esan nahi duzuna eta datu (oker) biak elkartzearena ;-)
>
> eneko
>
>>
>>
>>
>>
>> Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> urriak 1 08:48):
>> > Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko
>> > eskulanetarako
>> > materiala saltzen zuen negozio bat.
>> >
>> > Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina ni kale
>> > horretan
>> > bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz.
>> >
>> > Horren aurretik zenbat eta zenbat negozio itxi ote dira kale honetan?
>> > Ikaragarria da, zenbat kreditu eta zulo egiten ari ote dira?
>> >
>> > Zorrak lagatzen dituztenak ere izango dira ziurrenez, baina normalean
>> > zulo
>> > ekonomiko handiena negozioa jarri duenak eta bere familiak asumitzen du.
>> > Lokalaren jabeak hilero kobratzen du alokairua, Udalak IAE-a kobratzen
>> > du,
>> > zabor eta ura ere kobratzen da, telefono konpainiak, jestoriak, lokala
>> > egokitzeko obrak gremioek... eta abar.
>> >
>> > Jende ekintzailea ikusten dut negozio polit batekin ilusionatuta,
>> > normalean
>> > kobratu gabe hainbat ordu eta amets bertan jarrita, eta azkenean
>> > zorrarekin
>> > eta denbora galdutako sentsazioarekin doa etxera.
>> >
>> > Zorte txarra egongo da kasuren batean, baina hainbeste eta hainbeste
>> > negozio
>> > itxita ikustean, pentsatzen dut badaudela faktore amankomunak, eta
>> > egoera
>> > honen inguruan hainbat erantzule ikusten ditut nik, zerbait egin
>> > dezaketenak.
>> >
>> > - Ekintzailea bera: errealitatea ondo neurtu eta negozioa modu egokian
>> > planteatu gabe jartzen dira sarri negozioak. Are gehiago krisi garaian.
>> > Garapen agentzia batetako batek esan zidan krisiarekin jende asko
>> > dabilela
>> > suizida moduan negozioak jartzen, etxea edo familia hipotekatuta.
>> >
>> > - Lokalen jabeak. Argi dago behin eta berriz negozioak ireki eta itxi
>> > dabiltzan kale batean lokala daukanak beste modu batean planteatu behar
>> > duela bere lokalaren kudeaketa. Lokala urtean 6 hilabete alkilatuta eta
>> > beste 6 hilabete alkilatu gabe eduki dezake, edo agian errenta erdira
>> > jeitsi
>> > (gutxienez hasierako urte batzuetarako) eta negozio berriak aurrera
>> > ateratzea erraztu. Beti ere negozioa jarri behar duena ezagutu, ulertu
>> > zertaz doan bere negozioa eta zer arriskatzen duen ulertuta.
>> >
>> > - Udala, Debegesa eta administrazioa: negozioak irekitzeko aholkularitza
>> > _inplikatua_ behar da ahal den azkarren. Ez du balio "dirulaguntza hauek
>> > hor
>> > dituzu" edo "ikastaro hau han duzu" bezalako aholkuekin. Jende askori
>> > argi
>> > esan behar zaio "gure ustez negozio hori pikutara joango da, honengatik,
>> > horregatik edo hango hargatik". Edozein asesoriatan badakite ondo zein
>> > negozio dabilen ondo, zein negoziok daukan ikuspegi okerra edo zein
>> > kasutan
>> > dagoen aurrera ateratzeko probabilitate baxua. Orduan, zergatik ez dago
>> > inplikaziorik negozioa jarri behar duenarekin?
>> >
>> > Beste kontu gehigarri bat, gure Udalak "bertako komertzioa" eta
>> > "zerbitzuen
>> > hiria" bultzatzeko izan duen grina da. Oso eztabaidagarria, eredua
>> > beragatik. Aurreko batean komentatu nuen nolako soldata eta lanpostu
>> > kalitate baxua ematen duen komertzioak, marjinak oso txikiak dira (beraz
>> > aberastasun gutxi gelditzen da bertan), lokalak garestiak... Hor
>> > etorkizun
>> > oso gutxi dagoela iruditzen zait. Marc Andreeseni aspaldi irakurri nion:
>> >
>> > http://www.businessinsider.com/retail-stores-will-die-says-marc-andreessen-2013-1
>> >
>> > Gari
>> >
>> >
>> >
>> >
>> >
>> > _______________________________________________
>> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>> > [email protected]
>> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>> >
>> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to