Bazkalostean bulegora bueltan peoran daukagun buzoitik korreoa jaso dot.

Tartean eskutitz bat, azalik barik, folio solte batean. Mendicuteren eskutitz 
pertsonala Errebal kaleko bizilagunei (nahiz eta gu, tenikoki, ez garen 
bizilagunak, ez baitgara bulegoan bizi), euskaraz eta gazteleraz bi zutabetan. 

Aittatzen dau nola herriko zati hau, Errebal kalea, lagata  dagoen, “gure 
zonalde honen desestizaziño bat gertatu da, Eibarko erdialdia pixkanaka 
urrunduz”. 

Eta diño: “urtiak daramatzaguz probisionalidade permanentian”, letra etzanetan 
“probisionalidade permanentian”. 

Beharrezkoa zen forma hori? Zer da, eibartarren txiste klasikoei keinu bat?

Zer ez luke esango EIrratiko Jon eta Joneko gidoilariak honen berri izango balu 

Ozpinik barik doa, eh Josu?

Elna
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to