Aspaldiko,

Gaur goizian gertatu jatan "suzedido" bat, "hauteskundekaden" barruan sartzen dana.

 Goizian etxetik urtetzen eta peoran sekulako pintura usaina.
Kalera urten, peorako atia itxi eta eskua zikindu ein jata pinturaz.
Atia begiratu eta pintau barri, goittik behera, 2 x3mtako egurrezko atia, kakakolorez pintauta.

Kasualidadez ni naiz komunidadeko "lehendakaria" eta bost etxebizitza bakarrik gara, iñok ez dau ezer esan... grafiteruak minimalista bihurtu al dira???

 Ops, ez, hautezkundeak datoz eta "zeozer" ein bihar da.
Hala ba, Arragueta kalia gainetik berriz pintatuko dou, zer dan, zeinena dan edo baimenik eskatu barik.

Udaletxera deittu argibide eske ta han agertu da ordu erdira nere tallerrian "brigadilla"ko bat ia "zer bahi neban" galdetzen...Bale, azkenian berriz pintauko dabe berdez gure peorako atia...

Ni azkenian nahi dotena ez da holan konpontzia gauzak, nere, zure eta bestian diruakin gauzak harrapata ta txarto eittia, elekziñuak datozelako "bisibliak" diran gauzak eittia, ez dotena nahi da burutik behera txisa eitxen dezkuen ganorabakuak danok ordaintzen doun dirua holan gestionatzia...

Ander Arroitajauregi
Arragueta 12 a da, ondiokan igual marroi kolorez jarraitzen dau ikustia nahi badozue...

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to