Adierazkor hórrek ez dira oso normalak Bizkaixan ez. *Mosu *esaten da eta
ez hain modan jarri dan *muxu*, adibidez.

leire

Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
apirilak 13 08:47):

> Imanolek:
> > A ber, Eibartzaindikuak zer diñuen, "Eibarko euskara" hiztegixan
> > (http://www.eibarko-euskara.com/hiztegia) "kutun" edo "kuttun" jartzeko
> > orduan, aukeratu da "kutun", nere belarrirako "kuttun" izan zeikeanian
> > normalena.
>
> "aukeratu" diñozu, baina ez da ezer aukeratu. Eibarren "kutun" esaten
> da, besterik ez.
> Esango neuke holaxen dala gure inguru guztian.
>
> > Nere preguntia da: badago horretarako kriterio bat? "Eibarko
> > euskara" liburuan fonetismuen gainean asko eta ondo berba egiten da,
> baina
> > u-t(t) horretaz ez dot ezer ikusi. Igual ez dalako Eibarko fenomenotzat
> > jotzen?
>
> Hor aittatu dozun aldaketa hori eta antzerakuak (t>tt edo l>ll edo
> n>ñ, adibidez) "bustidurak" dira, "palatalizaziñuak".
> Palatalizaziñua deitzen jako, mingaina ahosapairutz eruaten dalako.
> Egin probia: esan "baina" eta "baiña"; bigarren horretan mingaiña nora
> doia? Ahosapairutz, ezta?
>
> Palatalizaziño gehixenak (edo asko) automatikuak dira,
> ingurumenduzkuak; 'i' bokal sabaikarixak eragindakuak. Eibarren oso
> normalak (liburuan horren inguruan informaziño dexente). Esate
> baterako, salbuespenak salbuespen:
> * it > itt (dittu)
> * il > ill (mutilla)
> * in > iñ (baiña)
>
> Beste kontu bat dira bustidura edo palatalizaziño adierazkorrak.
> Hiztunak nahitta egindakuak, ez beti, nahi dabenian, eta normalian
> txikitasuna, maittasuna edo goxotasuna adierazteko. Gozo > goxo; kutun
> > kuttun; tente > ttentte, eta abar.
>
> Diñuenez, bustidura adierazkor hori ez da "oso bizkaittarra". Eta
> esango neuke holaxen dala.
> Gipuzkoako "Joxe" guztiak "Jose" dira Bizkaixan ;-)
>
> a.
>
>
>
> >
> > Bueno, nik baino gehixago dakixenak zer diñuen.
> >
> > Ondo segi.
> >
> >     Imanol.
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> [email protected]
> > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
> >
> > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to