Aupa,
Azpitituluen zerrendan zinemazale asko dago baiña enaiz atrebitzen han
galdetzen, administratzaillian furrustadia jasotzeko bidurrez (off topic).
Guk TB-rik ez dakagu, baiña astero pelikula bat ikusten dogu. Meza
santua baiño sakratuagua da hori, gure etxian.
Oin dala 3 bat urte EITB-ko webgunekuak ikusten hasi giñan:
http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema-euskaraz/
Baiña nazkauta amaittu genduan: pelikula pillo batekin ikusten hasi, eta
45 minutura-edo blokeatzen ziran, eta ezin desataskau. Dozenerdi bat
pelikula dakagu halan, erdi ikusi eta amaittu barik. Eta hori baiño
gehixago joditzen nabenik... (eta andriari gehixago).
Juan dan astian, ordenadore barrixakin, barriro saiatu giñan. "Frio sol
de invierno" (2004) ikusten hasi... eta bardin. 40garren minututik ezin
pasau.
Ze kristongaittik izan leike? Gure arazua da bakarrik? Beste iñori
pasatze ete jako?
--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.