Asko ala gutxi dira? Azkenean ez zait oso argi geratu zein den benetako datua, baina merkataritza txikia egoera ekonomiko eta demanda orokorrarekin korrelazio handia duen sektorea da: 2005-2008 urte tartean EAEn gehitu egin zen bai enplegua eta bai establezimenduen kopurua sektorean, aldiz 2009tik aurrera beheraka doaz bai bata zein bestea.
EUSTAT-en Datu bankuaren serie historikoen arabera ( http://eu.eustat.es/bancopx/euskara/tipo_n/indice.html#axzz3MaDvadKz) , sektore horretan 2008an 79.142 establezimendu izatetik, 2013 urtean 68.695 izatera pasatu gara. Guztira 5 urteetan. 10.447 gutxiago. Hau da, portzentaietan - %13,2 egin du Josuk bidalitako datuen arabera, Eibarko jaitsiera hortxe bueltan dabilela dirudi, - %15 inguru. Baina Eibarren Industria sektorean izandako bilakaerari begiratuz gero,establezimenduen itxierari dagokionez larriagoa da, portzentaietan jeitsiera askoz larriagoa da: -%28a. Herri industriala izatetik, zerbitzuetan oinarria duen herria izatera pasatu gara. Herri armagina ere izan ginen eta Eibarko langileen %25 inguru armagintzan egiten zuten lan (Goñi, Igor "Eibar y la industria armera: evidencias de un distrito industrial" 21. orrialdea. http://www.um.es/ixcongresoaehe/pdf2/Eibar.pdf ) baina gaur zerbitzuetan dago Eibarren kokatzen den enplegu gehiena. Eraikuntza sektorea txarto dabil ere bai. Josuk emandako datuen arebera, azken bost urteetan Eibarren sektore honetako establezimenduen jaitsiera -26% izan da, merkataritzan baino okerragoa beraz. Edozein sektore hartuta ere, establezimendu kopuruen beherakada orokorra izan da. Bestalde, merkataritza sektorean e-commerce delakoak, eragin handia izan du . Eta izango du. Ez dakit kontutan hartuta dagoen datu horietan. Denda txikien kalterako, aldaketa handia ematen ari da azken urteetan. Zerrenda honetan bertan, Asier, Josu, Leire zein Enekok Internet bidezko erosketak egitea gomendatu izan dugu. Egunero ailegatzen dira gure etxe eta bulegoetara Internet bidez egindako erosketak: erropak, liburuak, jostailuak,... guzti horiek, lehen Eibarko dendetan erosten genituenak. Erosteko ditugun moduak aldatzen doaz. Adibidez, aurreikuspenen arabera, 2020 urtean gure erosketen laurdena (%25) Internet bidez izango dira. ( http://ikusmer.blog.euskadi.net/wp-content/uploads/2014/07/estudio_tecnologizacion_-comercio-vasco_sintesis.pdf . 93. orrialdea) Zentro komertzial edo kate handietan erosteko dugun joera berri samarra da. Eta azken joera hau EAEn estatuan ematen dena baina erangingorragoa da: "*El 75% del volumen total comprado en FMCG (Fast-Moving Consumer Goods edo Kontsumo handiko produktuak, hau da jatekoa, edatekoa, garbitzekoa, ...) se concentra en 12 cadenas (Eroski Super, Hiper Eroski, Carrefour Hiper, Carrefour Super, Grupo Uvesco, Simply Market, Alcampo, Total día, Lidl, Mercadona, Leclerc y Grupo el Corte Inglés). A nivel estatal este dato es del 62%, por lo cual se puede señalar que la presencia presencia de cadenas es además más concentrada a nivel de la C.A. de Euskadi." * ( http://ikusmer.blog.euskadi.net/wp-content/uploads/2014/07/tendencias_gran_consumo_2013_resumen_ejecutivo.pdf 6. orrialdea) Guzti horren ondorioz. seguru azken urteetako bilakaera ez dela batere ona izan Eibarko dendentzat. Ezin zen ona izan. Horrekin batera, merkaritza sektoreko enpresen tamaina handitzea joera orokorra da: bai azaleran bai enpleguan. Ikus EUSTAT (www.eustat.eus) edo IKUSME, Merkataritzaren Beharokia (http://ikusmer.blog.euskadi.net/). Baina Eibarrren bertan argi ikusten dezakegu, duela 5 urte zabaldu zuen Corte Inglesa eta estatistikei begira establezimendu bat bezala kontatuko da, baina bere barnean 30-40 denda aurkituko ditugu: 2 edo 3 janari denda, kiroletako pare bat, elektrogailuak, beste 6-8 erropa denda, jostailuak, bitxiak, liburuak, bidaiak, ... Zabaldu diren kateetako dendak (Forum, If, Springfield, LidL, Dia, ...) azalera handiago eta enplegu gehiago dituzte. Sarritan, "enprendizajearekin" lotzen da dendetako enplegua - ez dakit atsean "politika faltsu eta hutsa" dagoen edo ez - , baina estatistikak begiratuz gero, merkataritza sektorean lan egiten duten %80 inguru enplegatuak dira eta, aldiz, bakarrik % 20 inguru dira autonomo edo familia laguntza bezala lan egiten dutenek. Enplegu sorkuntza enpresa eta akltibitateen sorkuntzarekin lotuta ikusten dut nik. Bertakoek sortutakoak gehienbat. Ez ditut imaginatzen zientoka enpleguak sortuko dituzten enpresak Eibarrera etortzen. Momentuz, horreur, Espainako 5 aberatsenen artean, 4 moda eta FMCG-rekin lotutako "dendariak" dira: Zara-Inditex, Mercadona eta Mango-ren ugasabak. Bostgarrena eraikuntza sektorekoa da: http://tinyurl.com/p93c4hx Baina, noiz arte? * La mode, c’est qui se démode *(J. Baudrillard) :-D barkatu, ederra plastadia/pelmadia atera zaidan! Eneko 2014-12-21 21:20 GMT+01:00 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > Ez ez dira ehun gehixago. Ez da holan, guztiak e zdiralako batera egon > zabalik. 144 itxi badira, 144 dira. Zifra absolutua da. Eta itxiko diranak! > Enprendizaje politika faltsu eta hutsarekin. > > leire > > Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2014(e)ko abenduak 21 19:39): > > Buruz nabil. Uste dot 5 urtean 144 >> zerbitzu/ostalaritza/denda-establezimendu gutxiago. 100 berri sortu badira, >> 244 itxi. Eta berdin 1998-2015ko jeitsiera, %27. >> >> Enviado desde mi iPhone >> >> El 21/12/2014, a las 16:30, Eneko Astigarraga < >> [email protected]> escribió: >> >> >> >> 2014-12-21 14:51 GMT+01:00 Asier Sarasua <[email protected]>: >> >>> ba, horixe, guztiok kalian igarri doguna, numerotan: >>> >>> >>> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/12/21/vecinos/debabarrena/eibar-ha-perdido-144-establecimientos-comerciales-en-5-anos >>> >>> (egixa esateko, artikulu horretan izenburuak eta testuak ez dake >>> zerikusirik) >>> >> >> Zalantza bat: zabaldu direnak kontutan izanda ala izan gabe? >> Hau da, - 144 zenbaki hori, itxi eta zabaldu dutenen arteko balantzea >> da, ala bakarrik itxi dituztenen kopurua, kontutan izan gabe epe berdinean >> zabadu direnak? >> >> Honekin lotuta, lehen egunean Plan Estrategikoko bilera batean esan zuten >> Eibarren PERCO, Plan Especial de Revitalización Comercial edo Merkaritza >> Indartzeko Plan Berezia, berria onartu duela Eusko Jaurlaritzak eta Ikei >> aholkularitzak eramango duela aurrera. >> >> eneko >> >> >> >>> >>> >>> a. >>> >>> >>> _______________________________________________ >>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: >>> [email protected] >>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >>> >>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >>> >> >> >> >> -- >> Eneko Astigarraga >> CodeSyntax <http://www.codesyntax.com> >> Azitaingo Industrialdea 3 K >> E-20600-EIBAR >> Tel: +34 943 82 17 80 >> >> >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> >> >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax <http://www.codesyntax.com> Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
