Trunboik gauza asko izaten dittu kontatzia eta agirira ekartzia merezi
dabenak, bertsuak, berbak, esakerak, toponimia eta abar. Mutillorrek
neri botatzen destaz, ez dauka berak sarian jartzeko ausardiarik, eta ni
erabiltzen nau bittarteko. Esaten detsat nik bloga bihar dabela baiña ez
da animatzen, bera ez dala "teknologia barrixekin konpontzen" diñosta.
Presiñua egin biharko detsagu ia beingoz animatzen dan. Orainguan,
toponimiako apuntetxo bi telefonoz kontau eta idatzi erain netsazenak.
Serafin
*_EIBARKOTOPONIMIA_*
Eibarko Toponimia hornitzeke dagola dirudi, txikixa erregular, nausixa
baiño gehixago. Zetara datorren jardun hau? Ba, atzo bertan, abenduak
15, basarri inguruan errebal izena ageri dala jakin nebalako eta txokau
egin jatan. Noian harira. Agiñako Atxekue, Orbesoren eta Aizpe
baserrixen artiangeratzen dan hutsuniari (gaur egun Eibar Markiña
errepidiak ebagixa)SONGO ERREBALA ei deritzo. SORENGOtik etorri leikiala
pentsatzen dogu eta historixan joan etorrixan lorialdixa euki ei zeban.
Barriro diñot atzo entzun nebanez Agiñan eleizia non jaso erabagitzen
ziharduela, bi lekugai agertu ei ziran bakotxak beria onentzat joz. Gaur
egun daguan auzuena eta Songo Errebalekuena. Honek gogor jokatu ei zeben
epaitegixetan eta ostian eurena aukeratu zeixien baina, azkenian
erabagixa Calahorrako obispuaren esku lagatzia egin zeben berba eta
halan etorri ei zan Eibarreraiño eta zelabait Ixuko zelairaiño jaso.
Agiña errekia urrin zeguala edo eretziko zetsan horrek eta handik ez
zala pasauko erabagi. Songo Errebala ez zanez iñunduk iñora ageri
gaurkua daguan lekuan jasotzia agindu ei zeban Calahorrara bueltatuz.
Aizpek basarrixa jan ei zeban auzixori dala ta eta Ameriketara eruan ei
zeban famelixa osua.
Autu berri bat blogeruen pozerako. On egin!
Beste kontutxo bat zuen neuronen bizgarri.Autu zaharra da Eibarren "La
Casa de la Reina" Badira urte batzuek Juanito San Martinek la reina
barik erreiña zala erabagi zebala. Ba gure aittazanakAgustin Gisasola
Sanrromanek hasarre hartu zeban eritzi hori eta bestelako kontu bat
kontau zestan. Basarri oneko nausixak, Errege ezizenekuak bere andriari
(Erregiñia erregular) jasotakua ei da etxe hori. Baiña gauzia gehixago
korapillatu dein baserrikuek (tartian San Romango lehengusuek)etxe horri
"Ixuko Etxebarri" deitzen ei detse. Hartutako preziuan saltzen detsuet
lagun agurgarrixok!! Erabagi zeuok zein dan zuzena. Bon Courage!!
Ixu zaharrekua ete ERREGE hori.
*Trunboi*
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.