Kuriosidadia piztu destazue. Zuloaga pintoria beste jauregi baten jabia zan, 
gero gerrian bota/apurtu/… egin zana, jauregi horrek ez zakan edo bazakan 
terrenurik? Noraino heltzen zan? Dana salduta gero?

Trebi.

De: leire narbaiza arizmendi [mailto:[email protected]] 
Enviado el: miércoles, 10 de diciembre de 2014 18:30
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ardantzako etxe hau

Ez da izango Undabeitia medikua? Estaziño kalekua zan. Zenbat mediku ete 
eguazen, ba gure kale bedeinkatu horretan, ba? 

leire

Serafin Basauri<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko 
abenduak 10 18:09):

Bai errezoia dakak. Baiña neri aittatu zestana "Iraolagoitia medikua" dok eta 
gaiñera errentia pagatzera Estaziño kalera juaten zala. Lekuona Bidebarrieta 
kalian bizi zuan. Heraklio eta Iraolagoitia medikuan artian zer soka zeguan ez 
jakixat. Dana dala, nik gaizki ulertzia be izan leikek.

Serafin

10/12/2014 14:43(e)an, Juan Jose Araolaza(e)k idatzi zuen:

Lekona zuan ginekologo-tokologo  Heraklio Etxeberriaren otorrino  
(millontxuaren ) suiña oker ez ba nago

El 10/12/2014 11:04, "Serafin Basauri" <[email protected]> escribió:

Ezin izan juat basarri izenan aztarren garbirik jaso. Iñaki Alberdi Etakittoko 
presidente ohia eta Eskola Armerixako maixu izandakuakin egon nitzuan atzo 
illuntzian. Bertan jaixotakua dok bera. Indianokuan administradoria bizi izan 
zala hor eta izenan barri "Panaderokua" edo "Labaderokua" edo halako zeozer 
esaten zetsela kale-basarrixari. Azkenian aztarren garbirik ez. Heraclio 
Echeverria zala jabia eta haren ondorengo Iraolagoitia medikua, bera mutikotan 
Iraolagoitia medikuagana
juaten zala aldiro errentia pagatzera.

Serafin

09/12/2014 21:50(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:

Oier Gorosabel Larrañaga<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen 
(2014(e)ko abenduak 8 19:16):

Ba ete daki iñok zein zan kale-basarri honen izena? (Aldatze barrenian):
http://www.argazkiak.org/photo/aldatze-1997/
Nunbaitten irakorri dotela esango neuke, baiña liburuak ez dakadaz eskura eta...

Ez juat izenik gogoratzen.

XXI. mende hasieran bota zeben. Azkenengo urtietan itxitta egon zan, baina XX. 
mende amaieran Euxebio eta Inazio (oker ez banago) anaiak bizi ziran bertan. 
Konejuak eta ahuntzak eukitzen zittuen; tarteka ardiren bat be bai, oker ez 
banago. Ortu eta zelai txiki bat zeken basarri albuan, trenbide kontra. 

Lehenago, gitxienez XX. mende hasieran (eta seguru asko lehenago), Ariatzako 
Indianokua jauregiko lorazain eta zerbitzarixen etxia izandakua. 

Izan be, Indianokua jauregixan lurrak ardantzaraino heltzen ziran, Ego errekian 
iparraldeko erriberan zihar. Hori guztiori ortuak eta frutarbolak ziran 
(http://egoibarra.com/eu/argazkiak/historia/hist16.jpg/image_large); zerbitzari 
eta lorazainak Aldatzeko/Ardantzako kale-basarri txiki honetan bizi ei ziran.

XX. mendian zihar, trenbidiak eta Sanjuan kaliak lurrak jan zetsazen 
Indianokuari; eta jauregixa be desagertu zan gero, 1955 inguruan.

Ardantzako etxe txiki horren albuan beste 2 kale-basarri be egon ziran, 
itxuria. Gure sasoirako, Triplexen tailarrak janda bixak.

Euretako bata, haundixena, Pantaleonenekua zan (jatorriz Ardantza basarrixa); 
Aldatze hasierako beste kale-basarri txiki horren izenik, ostera, ez dot 
gogoratzen.

Berez Aldatze kale hasieran zeguan, baina esango neuke Ardantza 18 zala (edo); 
Ardantza bai, behintzat.

a.

-- 
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to