eta hauxe "kuku" fitxia Eibarko hiztegixan:
http://eibarko-euskara.com/node/13151

a.



Asier Sarasua<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
urriak 17 08:53):
> ez, "kuku-bildotsa" ez,
>
> baina "kuku-negua" bai.
> http://eibarko-euskara.com/node/10772
>
> azken batian, antzerako kontua: 'berandu' datorren negua.
>
> a.
>
>
>
> Egoibarra-Eibarko Udala<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko urriak 17 08:29):
>> Egun on,
>>
>> Juan Garzia idazleak  beste foro batean bota duena plazaratzen dizuet, berba
>> hori ezagutzen duzuen ala ez jakitearren. Hona Juanena:
>>
>>
>> Berriketaren haritik, berba hori jaulki zigun lehengoan (eta ondotik
>> azalpena, nahiz testuinguruan ulertzekoa zen), Busturialdeko Arrieta herriko
>> Jainko auzoko agure jator batek. "Ño, apuntatzekoa", egin nuen neure artean.
>> Orain, OEHn begiratu, eta hara:
>> KUKU-BILDOTS. a) "(BN), cordero tardío, nacido fuera de tiempo" A. b)
>> "(Sal), niño de padres muy entrados en años" A.
>> Adierok guztiz bat datoz jainkotarraren azalpenarekin; alde horretatik,
>> ustekaberik ez. OEHkoaren parentesiak, ordea, bai harrigarriak:
>> baxenafarreraz eta saraitzueraz ere berdin!
>> Azkuek bilduak omen, bestetik, bi erreferentziok. Orduan, han urrutian bai
>> eta etxe ondoan entzun gabeak zituen berbok gure Resurreccion-Mariak?!
>> Gustatuko litzateke, eta horregatik mezu hau, hitz horren
>> euskalkiartekotasunaren norainokoa egiaztatzea. Alegia, estimatuko
>> nizuekeela, zeuen inguruan erabilera horren berri duzuenoi,  hala
>> adieraztea.
>>
>> Kuku aurretiko esker mila.
>>
>>
>> Begoña Azpiri Eguren
>> [email protected]  / [email protected]
>>  tel.: + 34 943708421 / 23
>>
>> Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
>> Untzaga plaza, z/g
>> 20600 Eibar
>> www.egoibarra.com
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to