Ni guztietan egongo naiz, izena emonda dakat bai orrialde horretan,
baita bazkaltzeko be. museoko ekitaldixan be han egotekotan naiz.
Serafin
03/10/2014 9:36(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
kaixo guztiori,
goguan izan, 18ko ekitaldi honetarako izena emotia komeni dala.
Orrialde honetan: *http://tinyurl.com/nnnkrlh*
Museoko ekitaldira etorri nahi dabenak be, ahal badozue, emon izena
(gitxi gora-behera zenbat izango garan jakitzeko).
Eta bazkaittara etorri nahi dabenak derrigor izena emon (jatetxeko
kontuak ixteko).
Bazkarixan izena emoteko azkenengo eguna urrixan 13an izango da.
eskerrik asko.
a.
Asier Sarasua<[email protected] <mailto:[email protected]>> igorleak
hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23 11:14):
kaixo guztiori,
badakizuen moduan, aurten 10 urte bete dittu gure
blog-komunidadiak, eta urrixan 18an jai txiki bat egingo dogu Arma
Museuan.
Danok gonbidatuta, jakina!
Gero bazkarixa be eingo dogu, zelan ez. Azitainen:
- entsalada ederra
- tripotxen tortillia
- legatza
- mingaina saltsan
- postria, ardaua, eta kafia
Hasi izena emoten, lotura honetan: *http://tinyurl.com/nnnkrlh*
Eta hementxe egitaraua eta informaziño gehixago:
http://eibar.org/albisteak/eibarorg-elkartearen-10-urteurrena-urriaren-18an
--------------
EibarOrg-ko blog-komunitatea <http://eibar.org/blogak> 2004ko
uztailean <http://eibar.org/albisteak/14/> sortu genuen. Euskal
Herrian sortutako lehenengo blogari taldea izan zen, gainera,
EibarOrg-ko blog-komunitatea. Dagoeneko 10 urte bete ditugu
blogintzan, eta aitzakia polita iruditu zaigu guztiokin batera
ospatzeko.
Eibarnautak ez ezik, *euskal blogosfera eta internauta guztiak
gonbidatu nahi zaituztegu* Eibarren egingo dugun jaialdira:
* *Eguna*: urriaren 18
* *Lekua*: Eibarko Arma Museoa
* *Ordua*: 12.00etan (eta Arma Museoa bisitatu nahi baduzu,
bisita gidatua egingo dugu 11etan).
Etortzeko asmoa baduzu, eman izena, mesedez, orrialde honetan
<https://docs.google.com/forms/d/1dDv95xawN37qah3NRs25ym0gIAd8lvMw0pZPf7Su3Lc/viewform>
(gutxi gora-behera zenbat izango garen jakiteko).
Egitaraua
*11.00 Museora bisita.*
*12.00 Urteurreneko ekitaldia*
* *Luistxo Fernandez* (EibarOrg elkartea)
* *Josu Waliño* (PuntuEUS Fundazioa)
* *Maialen Odriozola* "Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa
bat atariaren analisiaren bidetik"
* *Blog-post *irakurketa musikatua
* *"EibarOrg blogek 10 urte (euskal blogosferak ere bai)"* bideoa
*13.15 Talde Argazkia eta mokadutxoa Untzagan*
*15.00 EibarOrg elkartearen bazkaria Azitaingo erretegian*
(izena eman behar da
<https://docs.google.com/forms/d/1dDv95xawN37qah3NRs25ym0gIAd8lvMw0pZPf7Su3Lc/viewform>
eta aldez aurretik ordaindu, 26 euro)
Bazkariari buruz
Bazkaltzera gelditzea erabaki baduzu, adierazi ekitaldirako izena
ematean
<https://docs.google.com/forms/d/1dDv95xawN37qah3NRs25ym0gIAd8lvMw0pZPf7Su3Lc/viewform?fbzx=-8963186032519405852>
eta egin mesedez 26 euroko diru-sarrera Laboral Kutxako ondorengo
kontuan:
K.K: *Laboral Kutxa 3035 0023 99 0230057597*
Kopurua: *26 Euro*
Kontzeptua: Zure izen abizenak jarri mesedez
Bidali mesedez *ordain-agiria [email protected]
<mailto:[email protected]>* helbidera
----------------
Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.