Batzuek ezagutzen duzue Kalamuako Parlamentua, mahai-joko eibartarra, Trivial jokoaren tankerako hori http://eibar.org/materixala/kalamuako-parlamentua
Eta batzuek ezagutzen duzue Tribual, Android telefono eta tabletetan instalatzen den euskarazko galde-erantzunen joko konpetitiboa, Eibarko CodeSyntax enpresak sortutakoa https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.tribual Ba bueno, Tribual garatzeko eta mundua jokoarekin dominatzeko hurrengo urratsa 'tribuen' aukera sortzea izango da. Tribualen barruan tribu desberdinak egongo dira, galde-erantzun desberdinak jokatzeko (akaso jokalari desberdinen kontra, segun bakoitza ze tributan apuntatzen den). Probazko tribu bat egin nahi dugu gertu dugun materialarekin eta beta-testerrekin. Eibar, hain zuzen. Eibarko galderak behar, hortaz. Batzuk sortzeko metodo automatikoekin ibili bagabiltza, beste batzuk ostera... Kontua zera da: Kalamuako Parlamenturako bere garaian 1400 galdera osatu ziren, eta Excel batean dauzkagu. Hura ere lan kolektiboa izan zen, gogoan izango duzue batzuk. Orain, Excel hura moldatu behar da pittin bat, ze Tribualeko galde-erantzunak desberdinak dira (zuzen bat, bi oker; eta Parlamentua ez dago hala egituratua). Hortaz, 1400 horiek banatu behar ditugu, eta ariketa txiki bat eskatu bakoitzari, nik zer dakit, ba Urliak 100 galdera moldatu, eta Berendiak beste 100, eta hola. Eibar ezagutzea plus bat, baina ez ezinbestekoa (supongo). **KONTUAN HARTZEKO DESBERDINTASUNA** Kalamuako Parlamentua Eibar.org elkartearentzako lana izan zen. Hau CodeSyntax enpresarentzat, kapitalismoaren zurrunbiloan sartutako SL merkantilista batentzat, beraz. Badaezpada, diot. Hori bai, mobitzen bagara, gauza hau egiteko moduan egon gaitezke urriaren 18ko Eibar.org / Blogarien egunean inauguratzeko, eta hori ere polita izango da. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira beraz. Eskerrik asko. Erantzun hona, Asier Sarasuak eta biok koordinatuko dugu lan banaketa datorren astean edo. Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
