Iosu zuk esandakuekin ados, baina nere ustez sortuta dagoen talde horretan eragiten saiatu beharko genduke.
Nere ustez beste talde paralelo bat sortuta soilik euskaraz ari diren horientzat izan daiteke erakargarri baina dagoeneko sortuta dagoen horretan euskaraz idatziz gero, egiten ez dutenek ere egiteko aukera dagoela ikusiko lukete ez? Ni behintzat saiatzen naiz foro horretan euskaraz egiten.... Leire > Date: Mon, 7 Jul 2014 15:30:33 +0200 > From: [email protected] > To: [email protected] > Subject: Re: [eibar] Eibar Opina / Eibartarrak > > Ez ditut trollak aipatu eta badakit horiekin ez dela negoziatzen. > Baina hor izen-abizendun eta argazkidun pertsonak ere badaude. Asko, > euskaldunak. Eta gaztelaniaz jo ta sua dabiltzanak... (gabiltzanak, > esan beharko nuke). > > Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen > (2014(e)ko uztailak 7 15:29): > > Zerrenda hau herriko kontuetaz jarduteko foro biziena izan zen. Gaur, > > eztabaida Facebooken dago. Ia 1.500 pertsona Eibar Opina izeneko talde > > batean. https://www.facebook.com/groups/266433810131822/?fref=ts > > > > Eta ia-ia guztia gaztelania hutsez. Facebooken debatea egongo da bai > > ala bai, euskaraz izan edo ez, gu egon edo ez egon. Kritikaren bat edo > > beste entzun eta irakurri dut, eta nik ere konpartitzen dut kezka > > hori. Seguru asko garela. > > > > Zer izan daiteke eraginkorragoa, talde horretan jotake euskaraz hastea > > (ea giroan eragiten dugun), ala talde paralelo bat sortzea... > > demagun.... "Eibartarrak"? Bideragarri ikusten duzue bi aukera > > horietako batekin zerbait lortzea? Saiatuko gara? Ala ez du merezi? > > > > josu > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
