Klaro, ez dugu BERRIA irakurtzen, eta gero ez gara enteratzen! ;-)

Elkarrizketa egin nion Roncori duela pare bat aste. .eus aldaketarekin,
akatsa ematen du estekak. Aurkitzen badut link on bat pasako dizuet. Roncok
zioen Eibarren ia inori ez diola esan erakusketa duela, frikitzat har ez
dezaten.

Anjel Lertxundik ere idatzi zuen erakusketaz:
http://www.berria.eus/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=begirada_gara&more=1&c=1&tb=1&pb=1#comments




Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak
5 10:41):

> Adi Eibarzaleok!
>
> Oraintxe enteratu naiz Zarauzko photomuseumean Jose Roncoren erakusketa
> dagoela uztailak 13 arte, "Una memoria poética de los lugares" omen du
> izena erakusketak, eta Eibarko paisajeak nagusi dira.
>
> Jose Ronco da Eibarko eraikin industrial zaharren edertasuna aurkitzea
> lortu duen argazkilaria.
>
> Nik beti esaten dut Zarautz polita dela esaten dutenek ez dutela paseatu
> Eroski inguruko industrialdean. Badute zer ikasi erakusketa horretan!
>
> Gari
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to