Egongo dira bide zuzenagorik, baina hau hobiena dalakuan...

firefoxek ez dit googlemail era konektatzen uzten basikamentian. Hau da emoten deztan mezua:
/
Konexio hau ez da fidagarria

Firefox(r)i eskatu diozu mail.google.com zerbitzarira modu seguruan konektatzeko, baina ezin dugu berretsi zure konexioa segurua denik.

Normalean, modu seguruan konektatzen saiatzean, guneek identifikazio fidagarria aurkeztuko dizute leku egokira zoazela frogatzeko. Hala ere, gune honen identitatea ezin da egiaztatu.
Zer egin behar nuke?

Gune honetara normalean inolako arazorik gabe konektatzen bazara, norbait benetako gunearen itxurak egiten ari dela esan nahi du errore honek eta ez zenuke jarraitu behar.

mail.google.com(e)k segurtasun ziurtagiri baliogabe bat erabiltzen du. Ziurtagiria ez da baliozkoa izango 04/06/2014 10:53 arte. Uneko ordua 24/05/2014 16:23 da. (Errore-kodea: sec_error_expired_certificate)/

Bateronbatek laguntzerik bai? Eskerrikasko.

Eibar postapokaliptiko Sanjuanoso batetik,

Ander Arroitajauregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to