Ane Urkiolak joan den astean bidalitako mezu bat zerrendatik pasatu barik
geratu zen. Sentitzen dut, ni atzo konturatu nintzen.

Ez zen pasatu ze Anek artxibo erantsiak jarri zizkion, kartelak, eta mezuen
pisu muga gainditu zen. Pisu muga hori inportanteagoa zen duela 16 urte
Eibartarrak zerrenda hasi zenean orain baino (banda zabalera eta disko
gogor handiagoak ditugu gaur), eta izatez, leundu ere egin da, baina hala
ere, ni horren alde nago. Kartelak baziren, ba pegatu kartelak nonbait eta
haren URLa eman. Edo bestela, gauzak hitzez hitz emanda zuzenean, hobeto.
Anek izatez, testuan nahikoa informazioa ematen zuen. Posterra atxiki
beharrik ez zegoen.


---
Subject: BERREIBAR_Asteburuko ekintzak
Kaixo,

Zelan?


Asteburu honetan, Berreibarko bi ekintza eder:

1. Zapatuan, Ekainak 14, *Kale Antzerkixa* hiriko kalietan zihar. *Eibarko
bizitza ta industriaren historixa *ezagutzeko aukera Antxitxiketan
Antzerkixak antolatuta. 11etan hasiko da Estaziñuan. (Posterra atxikituta).

2.Domekan, aldiz, 19etan *kontzertua* egongo da Bektokixan (Bittor
Sarasketa 7, 1-ezkerra). *Anari eta Kokein*, 5€-n trukian.  (Posterra
atxikituta).

Azkenik, *Txontan Harkaitz Cano eta Erb Mon* artistak elkarlanian eñndako
proiektuan *TEASERra.* 22 eguneko proiektu sakona 3 minututan laburbiltzen
ahalegindu gara. Jendiari jakinmina sortu eta etorri daittezen. :)
https://www.youtube.com/watch?v=yBzCIYoUKao
---
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to