Jakin dut Eibarko Udalak erosi duela Eibar.eus, eta gainera, laster irekiko den "aitzindaritza" fasean, plus bat ordainduta PuntuEus Fundazioari, marketing eta zabalkunde ekintza gisa nolabait.
ekainaren 21ean aktibatu daiteke, gauzak ondo badoaz, eibar.es --> eibar.eus aldaketa gertatuko da egun horretan. Sustatu.eus ere egun berean aktibatuko da. Beste 89 domeinu ere "aitzindari" izango dira, ez dakit denak prest egongo diren ekainaren 21erako, eta zein diren ere ez dakit. Inork besteren baten berri baleki... Luistxo
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
