Oker ez banago, atzo aukeratutako 5 proiektuen (*Errebal Ireki, Hiru Kubi,
Leku Eraikina, Or Dago eta Agora Errebal* ) aurkezpenarekin (50 pertsona
joan omen ziren) eta gaur 5 proiektuen balorazio tailer batekin, bukatzen
da Errebaleko etorkizunari buruz eman den hausnarketa prozesua, proiektu
lehiaketa eta abar .

Udal webguneko azalean (http://www.eibar.es/) zera irakur daiteke.

----------

Ekainaren 3an eta 4ean, Errebaleko Ideia Lehiaketaren 5 proiektu finalisten
aurkezpen publikoa eta hauen inguruko lan saioa egingo dira, 2013. urtean
hasitako parte hartze prozesua bukatutzat emango dugularik.

Azken fase hau 5 proiektu finalisten aurkezpenarekin hasiko dugu
(proiektuak erredaktatu dituzten ekipoen eskutik) eta *A**STEAZKENA,
EKAINAREN 4a, ARRATSALDEKO 19:00etan UDALETXEKO PATIOAN.* Bertan 5 proiektu
finalistek parte hartze prozesuarekiko duten egokitasuna baloratuko da,
baita bakoitzaren alde positibo eta negatiboak zehaztu ere, ondorio guzti
hoiek Errebaleko orubeko plegu teknikoetan txertatzeko asmoz.

Tailerrak era egokienean antolatu ahal izateko, asistentzia konfirmatzea
eskertuko genuke:
[email protected]
Itsaso Goñi 696 86 75 70
Michela Lamedica 722 79 71 06
-------------
Prentsan
http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201406/04/proceso-participativo-errebal-culmina-20140604011149.html
 edo
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/05/20/vecinos/debabarrena/eibar-elige-cinco-propuestas-para-el-diseno-de-errebal


Ulertzen dudanez, 5 proiektu irabazleetatik ez da bat aukeratzen, baizik
era prozesu honetan jasotako ekarpenak, gero aterako den plegu teknikoan
idatziko dira eta lehiaketara aterako da.

Horrela da?


Eneko

-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to