Amets Arzallus, bertsolarien txapeldunak gure herriari:

http://www.argia.com/argia-astekaria/2415/eibar

Motiboa, foballa. Dena ezin leike.

"Eibar ertzetik pasatzean, Ermua ikustean, edo inoiz Soraluzera
iritsitakoan, begiratu ito bat bota izan diet beti herriei, eta pentsatu
eguzkiak okerka sartu beharko duela han, argitzekotan. Ez dakit bi
irribarre herrenka kabitzen diren kalean. Baina bi errezildar ba omen
zihoazen Pariserako trenean, paisaiaren zabalari begira, okotzak leihoan,
harriturik, eta batek besteari esan: “Hi, Plaentxi egin zianak ez zian
jakingo hau hemen zegoanik!”.

Aitari umetan entzun nion errezildarrak ostikoketan onak zirela, futbolean
eta bestean. Ez dakit eibartarrak beste horretan zer moduzkoak diren, baina
futbolean ari dira zerbait erakusten.

Xoxak ongi kontaturik, eta paisaiaren itoa joko estilo bihurturik,
balentriaren zorian dira. Jekerik eta txekerik gabe. Estadio faraonikorik
gabe. Bestela. Armak bizikleta bihurtu zituen herriak bere berdegune
apurrean lanari ohore egiten segitzen du. Denak errezildarrak ez baldin
badira ere hartuko nuke poz ederra lortuko balute."

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to