Dokumentu benetan interes handikoa, Ximun Aran -botikaria, politikaria eta 
munduko pilota txapelduna-  eta Beatrice Molle haren emaztea bezain 
interesgarria. Aran duela denbora gutxi hil zen. Eta Oierri galdera: dokumentu 
horiek nola iritsi dira elkarte horren eskuetara ? Dohaintzaz akaso?


Begoña Azpiri Eguren
[email protected]<mailto:[email protected]>  / 
[email protected]<mailto:[email protected]>
 tel.: + 34 943708421 / 23

Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com<http://www.egoibarra.com/>


________________________________
De: Oier Araolaza [mailto:[email protected]]
Enviado el: asteartea, 2014.eko apirilak 8 12:17
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Eibar 1959 Bertso Txapelketa Nagusia


Zuberoako Sü Azia elkartea bere audio funtsak sareratzen hasi da eta horien 
artean 1959an Eibarren jokatutako Bertso Txapeleketa Nagusiren grabazioak daude.

Gaur argitaratu dugu albistea dantzan.com-en, maskaraden inguruko audio 
interesgarriak baitaude bertan:
http://www.dantzan.com/albisteak/suazia-entzuteko-funtsak

Grabazio gehienak Zuberoan bertan eginak dira, baina gutxi batzuk kanpoan, eta 
horietako bat Eibarko 1959ko bertso saio horretakoa da. Lasarte, Uztapide, 
Agirre, Lizaso... Uztapidek irabazi zuen saioa.
http://www.suazia.com/bdsonore/controleur.php?action=action_consulterDocumentInternaute&id=48
Ximun Aranek (zuberoako kantarien grabazio zaharrak egin zituen bera) grabatu 
zuen Eibarko bertso saio hori.

Zuberoako kantaera gustuko izanez gero altxor itzela da, pastoraletako eta 
bestelako hainbat ekitaldiko grabazioak baitaude. Gunean minutu bakarreko audio 
korteak daude, eta hortik aurrera entzun nahi izanez gero Sü Azia elkarteari 
berari bideratu behar zaio eskaera.

http://suazia.com/index.php/eu/entzun


oier.

--

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]<mailto:[email protected]>

 
[http://www.dantzan.com/albisteak/irudiak/bizi-dantzan/dantzan-bizi-sinadura-05.jpg/image_preview]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to