2013/12/31 Oier Araolaza <[email protected]>

> Ez nuen SFK enpresa hori ezagutzen. Poztu naiz irakurrita Eibartik
> Tuterara lana eta euskara eraman zutela zenbaitek.
>

SKF izena ezaguna egiten zitzaidan Eibarren eta bilaka ibili naiz apur bat:

Rodamientos Sarasqueta, RSA ---> SKF multinazionala
Eibartik alde egin zuenean Otaola hiribidean (lehen Avda Bilbao) zegoen,
eraikina oraindik han dago: gaur: http://goo.gl/maps/yNhLK , baina horrela
1956 urtean: http://tinyurl.com/pogmb4e  .
Inguru horretako eraikin industrial politenetarikoa. Gaur egun, Alfa,
hartzekodunena edo auskalo norena.

1969 inguruan SKF suediarrak Rodamientos Sarasqueta, INIko Enpresa Nacional
de Rodamientos eta beste 3 txikiagoak absorbitu zituen, Espainian ezarriz.

Seguruenez, multinazionalaren "aholkuz" giro lasaiago, lantokia zabaltzeko
lekua eta soldata merkeagoen bila, 1973 urtean Eibartik Tuterarako bidea
egingo zuen.
Urte horietan (1970-80) enpresa askok alde egin zuten Eibartik eta beste
batzuk alde egitearekin mehatxatu zuten.

Ez dakit langileek oso pozik hartuko zuten Eibartik Tuterara leku-aldaketa,
baina dirudienez, deslokalizazio horrek, euskara ez ezik, sindikalismoa ere
indartu zuen Erriberan:

"La implantación de ELA en la Ribera no puede entenderse en aquellos años
sin la inmigración llegada desde Eibar, donde la dirección de Rodamientos
Sarasqueta propone en 1973 a cerca de un centenar de trabajadores
trasladarse a su nueva planta de Tudela, la actual SKF"
*"ELA en Nafarroa. Cien años de transformación y lucha (1911-2011)". Iván
Giménez, 160 orr.  * http://tinyurl.com/q7yq7a7

Gainera, Ana Figueras Tuterako zinegotzi eibartararen arabera, dirudienez
Tuterako fabrika martxan ipini aurretik, supongo produkzio sistemak eta
ofizioa ikasteko, Tuterako gazte batzuk elkarri zituzten Eibarrera eta
haiek ere hemengo giroaz apur bat kontagiatu ziren orduko CC.OO.-n sartuz.
"Me llamaron de SKF, donde trabajaba mi padre, porque necesitaban personal.
Entonces, había un sector de gente joven, que era de Tudela, se había
trasladado a Éibar y había vuelto, con muchas inquietudes. Eran muy
reivindicativos, en unos años (1973,1974 y 1975) movidos. Con ese ambiente,
me metí en Comisiones Obreras y empezamos a trabajar en los comités medio
en la clandestinidad"
*Diario de Navarra. "Pese a que podemos hacerlo mal, en la vida tiene que
haber políticos". Ana Figueras Castellano   *http://tinyurl.com/nde2zth

Urte berri on,

eneko


> Ondo pasa 2013ko azken gaba.
> oier.
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to