Kaixo,
Zer moduz zabiltzate? Ikusi dut afariaren plana aurrera doala eta pozten naiz. Data horietan kanpoan aurkituko naiz ni, baina beno izango dugu, agian, aurrerago elkar ezagutzeko aukera ;-) Aurrez-aurre ikerketa azaltzeko aukerarik gabe gelditu naiz, beraz, eta horri irtenbide bat aurkitu nahian, komunitate honetan blog bat zabaltzea okurritu zait. Bertan azalduko ditut modu orokorrean proiektuaren nondik norakoak, jorratuko ditudan gaiak… Aurrerapausoak denbora errealean partekatzeko modu bat ere izango litzateke. Atzo lan honen inguruan hitz egiten egon nitzen Luistxorekin eta berak ere blogarena proposatu zidan. Horrez gain, eibar.org-ren berezitasunak ulertzeko hainbat gako interesgarri ere eman zizkidan. Horrenbestez, hemendik aurrera ikerketaren berri izan nahi duenak, pasa dadila nire blogetik, gustora hartuko ditut eta, proposamen, iritzi edota zuzenketak. Besterik gabe, ondo-ondo izan denok, Maialen P.D Gaur ikerketaren inguruan elkarrizketatu nau Diario Vasco-ko Félix Morquechok, ustekabekorik ezean uste dut ostiralean argitaratuko dela.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
