Zerrendako bideojokozale teknofiloen interesekoa (edo beraien seme-alabentzat) izan daitekeen deialdia pasatu didate:
Datorren abenduak 13an, "Pintxo developer" saioa izango da Eibarren, Anardi tabernan, 18:30etatik aurrera. Pintxo Developer Donostian jaiotako ekimen bat da eta bideojoko zaletuak dauden leku guztietan nodoak sortzeko asmoa du; hau da: alor horretako profesionalak, horretan aritzeko gogoa duen jendeak edo esperientziak konpartitzeko nahia duten jokalariak dauden lekuetan taldeak eratzea. Bideojokoen mundutxo horren inguruan ideiak, kontaktuak, esperientziak eta proiektuak konpartitu, eta batik bat, une goxoa pasatzea da asmo nagusia. Programatzaileak, grafistak, joko-diseinatzaileak, zale porrokatuak eta bideojokoak egiten dituzten edo egin nahi dituzten pertsona guztiendako, eta jokoak egiten edo jokatzen dibertitu nahi duenarendako gonbidapena da. Antza denez, kasu honetan, bideo-jokalarien hizkuntzan konspiratzeko! :-) Eguna: Abenduak 13, barikua. Ordua. 18:30 Lekua: Anardi Taberna. Errebal Kalea Informazio gehiago http://pkndonostia.blogspot.com.es/2013/09/pintxo-developer.html eta http://pintxodeveloper.com/ webgunean. eneko
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
