Posta-zerrendan askotan atera da Merkatu plaza bota ondoren eta azkenean pikutara joan zen Errebal center proiektuaren inguruan sortutako afera. (etxean "Errebaleko zulua" esaten diogu Merkatu plaza botatzeak sortutako hutsuneari, gaur aparkalekua bihurtuta: "kotxia? ah bai, kotxia zuluan laga dot")
Beno, kontua da egun hauetan aurkeztu dutela Errebalen inguruko herritar partizipazio eta hausnarketaren ondorioak. Ez dakit bat egin duten bere garaian sortu zen Errebal Plataformarekin (bizirik dirau?), baina dirudienez Merkatal zentroaren ideia atzera bota eta Errebalera joango da berriro merkatu plaza, eta horrekin batera, erabilera balionatzerako eraikin ertaina, parking publikoa, garajeak eta parkea. Albistea hemen: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2013/11/24/vecinos/debabarrena/eibar-descarta-definitivamente-construir-un-centro-comercial-en-el-solar-de-errebal eta http://www.diariovasco.com/v/20131126/bajo-deba/errebal-tendra-plaza-edificio-20131126.html Orain ideia lehiaketa fasea zabaltzen da, baina albistean aipatzen den hori ikus daiteke plano edo maketaren baten? ala ideia lehiaketan gauzatuko dira? Plataforman edo eztabaidetan ibili den zerrendako norbaitek daki, edo hobe, baditu eskura plano edo maketarik ? eskerrik asko, Eneko
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
