Aupa Asier eta konpainia:
Susako liburu guztien hizkuntza-kodea “english” edo “español” dela eta,
jakina, harridura marka! Nola liteke gu bezalako erreferente batzuk... ? Bromak
alde batera, eta gaian pixka bat sakonduta:
gure epub horien barruan dagoen "content.opf" fitxategian hauxe dio:
<dc:language>eu</dc:language>
eta gero, edukia jasotzen duten HTML fitxategi guztien buruetan hauxe dio:
<html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml" xml:lang="eu">
Beraz, eta nik dakidan apurrean (nik gai teknikoa ez baitut menderatzen), eta
leku okerrean begiratzen ari ez bagara bederen, gure e-booken hizkuntza-kodea
euskara da.
Kontua ez ote, hipotesiak egiten hasita, zure irakurgailuak ez dituenez epub-ak
irakurtzen eta mobi formatura aldatu behar dituzuenez epubak, bihurketa
horretan egotea “auzia”? Hipotesi bat da, besterik gabe.
Eta bidenabar, harritu izan nau eremu honetan gai eta eduki libreen
erabiltzaile eta sustatzaile zareten zenbatek, irakurgailuen kasuan, erosi
dituzuen Kindleak, eredu erabat itxi baten adibide direnak.
segi fuerte
Mikel Elorza
PD: Asier, ebookei buruzko zure artikulua irakurrita, oso komentario zehatza
eta zuzena iruditu zait, konpartitzen dut. _______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.