Guretzat beti izan zen "Abeto" (xelebrea ematen badu ere).

eli laztanguren<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila
6 17:22):

> Lehengusua nuen Alberto. Ederra mezua, Oier.
>
>
> Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2013 iraila 6
> 16:42):
>
>>
>> 46 urteko eibartarrak bere buruaz beste egin duela entzun dut goizean.
>> Orain kalean bere eskelarekin aurrez aurre egin dut. Egiazu, Alberto
>> Egiazu. Niretzat, eta betirako, korrikalaria.
>>
>> Ez zuen karrera luzea izan. Sasoirik onenean zegoenean lanean hasi zen,
>> kamioi hozkailu batekin generoa banatzen. Kamioira sartu, irten, hozkailuan
>> sartu, irten, berriz kamioira... Tenperatura aldaketekin gaixotuta ibiltzen
>> zen beti, eta korrika egiteari utzi zion. Orduan ere pena itzela hartu
>> genuen haren dohainak miresten genituen beste korrikalariok. Talentu
>> ikaragarria, adin egokia, baina ezin korrika segi.
>>
>> Betirako gogoan Mintxetan jubeniletan egindako korrikaldiak. 85ean
>> bigarren izan zen Anacleto Jimenez-en atzetik eta 86an garaile izan zen,
>> Antonio Peula gaindituta. Hura gozamena! Karrera nagusian Steve Jones eta
>> Joao Campos nor baino nor aritu ziren, eta galesa nagusitu. Irrikitan
>> geunden Alberto nagusiekin lehiatzen ikusteko.
>>
>> Autokarabana zahar bat zeukan, eta maitasun guztiarekin aritzen zen hura
>> konpontzen eta margotzen. Uztailean izan nintzen berarekin azkenengoz eta
>> haserre aurkitu nuen, autokarabanan zituen landarak lapurtu zizkiotelako,
>> berak kanpora aterata zituela eguzkia har zezaten eta norbaitek eraman.
>>
>> Korrika egiten huen bezala joan haiz Alberto, azkar!
>>
>> oier.
>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to