Bai, Twitterren Berriako kazetari batek hori bera eman dit, eta baita
Legebiltzarrean onartutako beste erresoluzio bat.
http://www.parlamento.euskadi.net/pdfs_acuerdos/2/10/000021.pdf

Bigarren honek aurreko testua bere baitan duela ematen du... gainera
bigarren PDF honetatik behintzat testua kopiatu daiteke (ez
lehenbizikotik, irudi eskaneatua dela ematen du)

Honelako esaldiz betea dago testua: "oroimen kolektibo ez-neutral eta
aktibo bat artikulatzea, giza eskubideen apurketa zein bere ondorioen
kontra".

Zoru kriptikoa esatea akaso hobeto.

Kazetariak esan didanez, gainera, testu hau Legebiltzarrean onartu zen
egunean atera zioten argazki famosoa Patxi Lopezi joko bat
deskargatzen iPad-era.

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-23/007/001/bakerako_lantaldearen_oinarriak_finkatu_dituzte_eajk_psek_eta_ppk.htm

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to