Android telefono mugikorra badaukazu, eta deskuidoan (edo nahita) Googleri zure kokapena analizatu eta gordetzeko baimena ematen badiozu, sorpresa ederra hartuko duzu URL honetan klikatuta: https://maps.google.com/locationhistory/b/0
Bulegoan probatu dugu, eta batzuek aktibatuta zeukaten, eta beste batzuek ez. Neuk ez, adibidez, eta ez zait ezer agertzen hor goiko helbidean. Baina nire lankide baten ibilera guztiak agertzen ziren, eta pantallazoa hartzeko baimena emanda, Sustatun itsatsi dugu: http://sustatu.com/1378284147 Etxetik lanera eta buelta noiz, ordu kopuru absolutu eta erlatiboekin... Eibarren ze ibilera, egun bakoitza zehatz, kolonietara bisita batzuk, oporraldi bat Mediterraneoan eta zehazki non... Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
