Espezialistek jakingo dute, baina niri luz-zakuak berriz jartzea ez zait
gustatzen. Belarra moztea eta sastrakak kentzea ondo iruditzen zait, baina
berriz lur zakuak jartzea oso artifiziala gertatzen zait.

Dena den, ikusten denez oraingoz ezerrez.

Eskerrikasko,

oier.


2013/6/13 Eneko Astigarraga <[email protected]>

> 2013/6/13 Mikel Larreategi <[email protected]>
>
>>
>> Eta Arrate eta inguruetan egin beharreko Gerra Zibileko trintxeren
>> inguruko lanak bertan behera geratu ziran,
>>
>
> Lan horiek egitearen aurkako 2 errekurtso aurkeztu ziren,  Aralarrena bat
>  eta gure zerrendakide batena bestea.
> Eta arrazoia eman dio alkatetzak, horregatik bertan behera geratu dira.
>
> Laburtuta asuntoa zera da +/- : Udaletxeak Arrate, Akondia, Ixua, Kalamua,
> Aginaga eta Santakurutz inguruetan obra horiek egitea aurreikusita zeukan
> terrenoak, hau da lubaki gehienak kokatuta dauden terrenoak,  ez direla
> publikoak, pribatuak baizik. Antza denez, terrenoen ugasabekin kontaktatu
> eta adostu barik, atera zen bertan lanak egiteko lehiaketa.
>
> Aipatutako lekuetan, gerra zibilaren aztarnak garbitu, belar-sastrakak
> kendu, indusketa lanak egin eta ingurua egokitu zen ideia.  Lan horiek
> guztiak eginda, lur-zakuak jarri, ingurua gerra garaian zegoen bezala
> berregiteko: tiratzaileen postuak, lubakiak, ea eta landarediaren hazkunde
> naturalarengatik lubakiak hondatu ez daitezeneta herbizidekin tratamendu
> eman eta Arrateko zelaiko beste elementu defendatzaile batzuk ipintzea zen
> helburua.
>
>
> eneko
>
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - [email protected]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to