Ez nekien Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarra nobelista sartu zenik. Ba
duela bi urtekoa ei da liburua, "Neure buruaren alde". Abentura mediebalak
edo.
http://uberan.org/?kaia/item/neure-buruaren-alde-erdi-aroan-kokatzen-den-abentura

Inork irakurri du?

Jakin dut albiste honetatik Sustatun:
http://sustatu.com/galtzagorri_lit/1370246682

Liburuzaleen elkarte batek Liburu-klip lehiaketa bat egin du ikasleen
artean (trailer bat egitea liburu bati, modan dagoen gauza interesgarri
bat), eta batek baino gehiagok aukeratu du Zuazorena. Izango da
institutuetan irakurterraz jotzen diren liburu horien artean sailkatu
dutela pedagogoek?

Sustatuko albistean itsatsita dagoen bideoan Game of Thrones telesaileko
musikarekin ageri da liburua... Halakoa ote?

3. denboraldian doan eta partzialki euskaratua dagoen telesail bat da Game
of Thrones:
http://azpitituluak.com/euskaraz/1315558190/

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to